Juventusek dio Fernando Llorentek "uztailaren 1etik aurrera" jokatuko duela Italian

Fernando Llorente
VINCENT WEST / REUTERS
Actualizado: lunes, 21 enero 2013 18:55

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Giuseppe 'Beppe' Marotta Juventus taldeko zuzendari nagusiak baieztatu du Fernando Llorente Athleticeko jokalaria "uztailaren 1etik aurrera" jokatuko duela talde italiarrean, oraingoz neguko merkatuan helduko denik gezurtatuz.

"Txapelketa irabazi zuen taldea hobetzeko aukerarik aurkitzen badugu, neguko merkatura joko dugu. Llorenteri dagokionez, baikorra naiz bere kontratazioarekin. Gurekin jokatuko du uztailaren 1etik aurrera", ziurtatu dio Turingo taldeko agintariak Radio 24 irrati italiarrari. Halere, aurrelari iruindarra urtarrilean fitxatzeko aukera ez du baztertu.

'La Gazzeta dello Sport' egunkariaren asteleheneko edizio digitalaren arabera, Llorente uztailetik aurrera Juventuseko jokalari izateko akordioa datozen orduetan itxi daiteke. Aurrelariak lau urterako kontratua sinatuko luke, 2017ra arte, eta urtero 4,5 milioi euro kobratuko lituzke, hobariez gain.