Kanadako ordezkaritza batek BiMEP bisitatu du, Armintzan

Euskal eta kanadar ordezkaritzak bilduta
IREKIA
Actualizado: jueves, 22 junio 2017 12:32

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Matthew Levin Kanadak Espainian duen enbaxadoreak eta Karen Kenndy Enbaxadako Komertzial gaietarako kontseilariak BiMEP Biscay Marine Energy Platform instalazioa bisitatu dute ostegun honetan, Armintzan (Lemoiz, Bizkaia). BiMEP itsas energia bihurtzeko gailuak probatzeko eta erakusteko azpiegitura da.

Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiak eta Ainhoa Ondarzabal Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko zuzendariak harrera egin diete Kanadako ordezkariei.

Bisitan zehar, itsas eremuan probatzen ari diren gailuak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute, besteak beste, Triaxys izeneko buiaren funtzionamendua. Puntako teknologia duen doitasun handiko buia da, norabidezko olatuak zehaztasunez neurtzen ditu eta AXYS kanadar enpresak fabrikatu du. Tresna hori Oceantec euskal enpresaren Marmok-A-5 deritzon olatuen kaptadorearen aurrean dago, eta bihurgailu horren errendimenduaren ezaugarriak hobeto aztertzea ahalbidetzen du.