Karmengo III. Festek Indutxuko Partikular kalea ekintzez beteko dute datorren gaur eta bihar

Actualizado: viernes, 15 julio 2011 19:17

BILBO, 15 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ondoz-ondoko hirugarren urtea da Indautxu eta Abandoko Enpresarien Elkarteak, BilbaoCentrok, Indautxun Karmengo festak antolatzen dituena. Hogei urte baino gehiago antolatu gabe egon ostean 2009an berreskuratutako ohitura bat da eta Indautxuko Partikular kalea eta ingurua izango da horren lekuko guar, ostirala, eta bihar larunbatean. Festen programak adin guztiekoentzako ekintzak biltzen ditu, gainera.

BilbaoCentrok jakinarazi duenaren arabera, txikienei zuzendutako ekintza bat izango da protagonista, BilbaoCentroren egoitzan haurrentzako merkatu edo eta azoka txiki bat antolatuko da eta. Haurrentzako standak jarriko dituzte aipatutako eraikinean, eta horiek beraien traste zaharrak edo eta erabilgarri ez zaizkienak saltzeko aukera izango dute.

Ekimen honek lerro bi dauzka, alde batetik umeei erabilgarri ez zaizkien objektuak, zakarrontzian bukatzeko arriskuan duden horiek, beste batzuen eskuetara bideratzea, modu horretan birtziklatzera ohitzeko, eta bestetik, negozioaren gauzarik oinarrizkoetaz jabetzea.

Ekimen honek haurrek komertzioa zer den ikasteko balioko du, baita beraien estrategia propioak diseinatzeko ere.

Haurren azoka gaur arratsaldean ospatuko da, 18.00etatik 20.00etara, hain zuzen ere, eta gainera, ez da izango hauei zuzendutako ekimen bakarra, modu horretan horien gurasoak beste zerbait egitera joan daitezkeelarik.