Karra Elejaldek, Jose Coronadok eta Edurne Ormazabalek aurkeztuko dituzte 62. Donostia Zinemaldiko galak

Elejalde, Ormazabal eta Coronado izango dira aurkezleak
Foto: ZINEMALDIA
Actualizado: martes, 16 septiembre 2014 17:53
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Karra Elejalde aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuko dute Donostia Zinemaldiaren 62. edizioa inauguratzeko gala ostiralean, irailaren 19an, 21:00etan, Kursaal auditoriumean. Zinemaldia bukatzeko galan, aldiz, Edurne Ormazabalek Jose Coronado aktorea izango du ondoan Kursaal auditoriumeko oholtzan, sariak emateko ekitaldian, irailaren 27an, 20:30ean. Patxi Barcok zuzenduko ditu bi galak, joan den edizioan bezala.

   Donostia Zinemaldiko arduradunek jakinarazi dutenez, edizio honetako edukiak aurkezteko, Elejaldek eta Ormazabalek Espainiako zinemako beste izen garrantzitsu batzuk izango dituzte ondoan inaugurazio galan, hala nola Maribel Verdu, Unax Ugalde, Cayetana Guillen Cuervo, Mireia Gabilondo, Eduard Fernandez eta Imanol Arias.

   Galan, Denzel Washington aktoreak Donostia Saria jasoko du Antoine Fuqua zuzendariaren eskutik, eta bien artean Zinemaldiari hasiera emango dion "The Equalizer" filma aurkeztuko dute, aktorearen eta zuzendariaren kolaborazio berria, aurretik "Training Day" (2002) filman elkarlanean aritu ostean.

PATXI BARCO

   Esan bezala, inaugurazio zein amaiera galak Patxi Barcok zuzenduko ditu. Ibilbide luzea egin du Barcok ikuskizunen munduan, eta zineman, antzerkian eta telebistan aritua da. Gidoiglie eta zuzendari izan da bai Euskal Telebistan (Kaixo 87, La traka, Kaixo 89, Bertan Zoro), bai beste kate batzuetan (La bola de cristal -TVE-).

   Gainera, errealizadore aritu da "Ciudadanos" eta beste programa batzuetan eta "Jaun ta Jabe", "Kilker Dema", "Metropolis edo "Bi eta Bat" umorezko telesailetan. Halaber, hiru film labur egin ditu, bai eta film luzeak ere, hala nola "Gauaren amaiera" (2003) -Donostia Zinemaldirako hautatua- eta "El cazador de dragones" (2010), bai eta "Sabin" (2011) tv moviea ere.

   Ekoizle eta antzerkiko zuzendari gisa, 14 ikuskizun ekoitzi ditu aretoetarako, besteak beste, "Estás ahí", "El apagón", "Todo Shakespeare o casi", "Club de caballeros", "Cueva de ladrones" eta "Por los pelos". Golden Apple Quartet taldearen "Los Golden en blanco y negro" eta "Los Golden en serio" ikuskizunak idatzi eta zuzendu ditu, bai eta "Galipotx", "Karabas" eta "Goibel" musikalak ere.

   Athletic Club taldearen mendeurrenaren galako zuzendari eta errealizadorea ere izan da, eta Fun & Serious 2012 galaren gidoigile eta zuzendari, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Gaur egun, Demode Quartet ahots konpainiaren ikuskizunak zuzentzen eta idazten ditu.