K.C. McKanzie musikari alemanak kontzertua emango du bihar Bilboko BBK Aretoan

Actualizado: sábado, 26 febrero 2011 11:48

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

K.C. McKanzie musikari alemanak folk eta americana soinuak uztartuko ditu bihar Bilboko BBK Aretoan eskainiko duen kontzertuan. Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da eta "Musiketan" zikloaren baitan dago da, Producciones Serrano-k jakinarazi duenez.

15 urte zituenean, K.C. McKanziek, ahizparen aldamenean eserik eta The Band taldearen "The Weight" abestia entzun zuen irratian. Orduan jakin zuen zein zen bere soinua. 17 urterekin gitarra koloretsu bat eta bost disko zituen. "Captain Beefheart eta Tori Amos entzuten nituen eta uste nuen ez zegoela musikaz gehiago jakin beharrik", dio musikari alemanak.

Geroago, K.C. McKanziek Joe "Budi" Budinsky ezagutu zuen. Handik gutxira, bere lehen abestiak idatzi zituen eta lehen diskoa 2004an grabatu zuen: "Weird Tunes From A Wild Mind". Prentsak "etorkizun handikotzat" jo zuen diskoa. "Son of the Devil" abestia 17 neska musikagile biltzen zituen "Sirens of Berlin" bilduman ere editatu zuten.

2006an K.C. McKanziek "The Widow Tries To Hide" plazaratu zuen eta 2008an "Hammer & Nails". Lan horietan, country eta folk konbinazio oso pertsonala sortu zuen musikari alemanak. "DryLand" CD berrian, K.C. McKanziek bere musika mugak apur bat zabaldu ditu. 13 abesti "distiratsu, indartsu eta eder" idatzi ditu, melodia sendo eta eternoetakoak.

Bere ahots leun eta argia, malenkoniak jota mugitzen da eta K.C. McKanziek (banjoa, gitarra, ahotsa), Joe "Budi" Budinsky lagunarekin batera (baxua, banjoa) sortzen dituen musika paisaietako bidea erakusten du. Aringarririk gabe jotzen dute, euren abestiak erritmo, melodia eta historiaren esentzia bihurtuta.

Prentsak K.C. McKanzie "neotradizionaltzat" jotzen du, folkean eta roots music delakoaren sustrai sakonekin, eta masetatik urruntzen den musika dela azpimarratzen du.

Bere burua 1960 eta 1970eko hamarkadetako folk ingelesaren eta egungo soinu akustiko amerikarraren arteko tokiren batean kokatzen du musikari alemanak.