Kherau euskal folk taldeak bere disko berria aurkeztuko du bihar Santurtzin (Bizkaia)

Kherau taldea
BAGA-BIGA
Actualizado: miércoles, 23 marzo 2011 14:46

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Kherau euskal folk taldeak kontzertua emango du bihar Santurtziko (Bizkaia) Kresala aretoan, "Munduan ortozik" (Baga-Biga) izenburuko disko berria aurkezteko, "Santurtzi Folk 2011" zikloaren barruan, arratsaldeko 20:00etan hasita, taldeko iturriek adierazi dutenez.

Taldea 2010ean sortu zuten lau bizkaitarrek. Ibon Ordoñez (Gartxot eta Ruaille Buaille), Gaizka Andollo (Karramarro, Albokale eta Tirauki), Iker Lope de Bergara (Lamien Arnasa, Urgabe eta Korrontzi) eta Aitor Esteban Etxebarria (Nihl, Apnea, Kandela, Aritz Ogiza eta Yavhe) dira lau musikariak. Diskoaren grabazioa bukatuta, Alex Garcia trikitilaria sartu zen taldean.

"Munduan ortozik" diskoan hamar kantu bildu dituzte. Bertan, aniztasun musikaletik euren ekarpena egiten diote euskal folk tradizionalari, taldekideek musika estilo ezberdinak jorratu baitituzte aurretik, hala nola rock, power-rock, pop, berbena, folk-rock edo folk tradizionala.