Kimuak katalogoko euskal film laburrak izango dira ikusgai Lilleko (Frantzia) L'hybride zinemaldian

Actualizado: martes, 15 enero 2013 18:19

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Frantziako Lille hiriko L'hybride ikus-entzunezko ekoizpen independenteei eskainitako zinemaldiak Kimuak katalogotik hautatutako 14 euskal film labur eskainiko ditu urtarrilaren 20an, Cinétapas! atalean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia zuzendaria bertan izango da, bere lana aurkeztu eta euskal zinemagintzaz hitz egiteko, "La casa del lago" bere filam emango dutela aprobetxatuz, Etxepare Euskal Institutuaren iturriek jakinarazi dutenez.

Zehazki, hauek dira L'hybride zinemaldiak aukeratu dituen filmak: "Lasterketa handia" (Kote Camacho), "Barealdia" (David Gonzalez), "Pena erdia" (Sergio Barrejon), "Kiribila" (Aritz Moreno), "Amar" (Isabel Reguera), "Voice Over" (Martin Rosete), "Ondar Ahoak" (Angel Aldarondo), "Lagun Mina" (Jose Mari Goenaga), "Burko azpian" (Isabel Herguera), "Un novio de mierda" (Borja Cobeaga), "La casa del lago" (Galder Gaztelu-Urrutia) eta "Ura!" (Mikel Rueda).