Kirmen Uribek Albanian aurkeztuko du "Bilbao-New York-Bilbao"

Kirmen Uribe
Foto: COLPRENSA/NORIEGA, LUIS EDUARDO
Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 12:06

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Kirmen Uribek Tiranako Nazioarteko Liburu eta Arteen Jaialdian hartuko du parte ostegun honetan, apirilaren 24an, eta Bashkim Serhuk "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriaren albanierara egindako itzulpena aurkeztuko du bertan, Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta. Albanierazko bertsioa Toena argitaletxeak eman du argitara.

   Idazle ondarroarra herrialde hartako telebista eta prentsa idatziko kazetariek elkarrizketatuko dute, hala Nola Elsa Demo ABC News telebista kateko kazetari ezagunak. Gainera, prime time orduan eramango du idazle euskalduna bere saiora.

   "Bilbao-New York-Bilbao" Elkar argitaletxeak atera zuen 2008. urtean eta hurrengo urtean Espainiako Literatura Saria irabazi zuen. Gaurdaino, 14 hizkuntzatara itzuli da.