Kirol instalazio publiko eta pribatuen errolda berria bildu du Jaurlaritzak

Webguneko mapetako bat
Foto: IREKIA
Actualizado: lunes, 16 febrero 2015 14:08
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kirol instalazio publiko eta pribatu guztien inguruko datuak biltzen dituen aplikazio informatiko bat garatu du (www.instalazioak.euskalkirola.com), beharrezko landa lana eta datu bilketa egin ondoren. Ekainaren 11ko 14/1998 Legeak -Euskadiko Kirolaren Legeak- dioena betez egin da lana, lege horren 96. artikuluak, EAEko kirol ekipamendu publiko eta pribatuen errolda egitera eta eguneratzera behartzen baitu urtero.

   Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, horretarako, 2014an zehar Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak "aplikazio informatiko paregabea" garatu du, helburu bikoitz batekin: batetik, EAEko kirol instalazioak planifikatzen eta kudeatzen lagunduko digun tresna erabilgarri bat lortzeko eta, bestetik, herritarrentzat informazio iturri garrantzitsu bat edukitzeko, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren helburu estrategikoetako bat betetzeko, alegia, gizarte aktiboago eta osasungarriagoa lortzeko, jarduera fisikoa sustatuta.

   Zehazki, 251 udalerritako 4.617 kirol instalazio, 10.528 kirol gune eta 10.785 eremu osagarri jaso dira. Web orriak erroldatutako instalazioei buruzko informazio guztia eskaintzen du, ondorengo hauek biltzen dituzten fitxen bidez: kokalekuari eta kudeaketari buruzko datuak, harremanetarako datuak, ezaugarri teknikoak, eta irisgarritasunari, energia berriztagarriei, sartzeko erregimenari, zoladurari, erabilera egoerari, kontserbazioari, argiztapen motari eta abarri buruzko informazioa.

   Bilaketak egiten laguntzeko bilatzaile bat eskaintzen du, bai eta instalazioen kokalekua ere, mapa interaktiboetan, bertara iristeko bide erosoenekin. Gainera, mota guztietako gailuen bidez kontsulta daiteke, besteak beste, telefono mugikorraren, tabletaren eta ordenagailuaren bidez.