Kirola Biziz jardunaldiak 30 kirol erakunde baino gehiago bilduko ostegunean Bilbon

Kirola Biziz jardunaldia ostegunean
BIZKAIKO ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 25 enero 2017 14:12

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Foru Aldundiak Kirola Biziz jardunaldia egingo du Bilbon ostegunean, urtarrilaren 26an, eta 30 kirol erakunde baino gehiago elkartuko ditu. Jarudnaldia ikasle gazteei zuzenduta dago, kirol sektorearen aukerak ezagutu ditzaten jokalekutik kanpo. Halere, ikasle gazteei ez ezik, kiroleko profesionalei eta kirolaren munduan lan egiten duten erakundeei ere zuzenduta dago.

Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatuak eta Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak jardunaldia inauguratuko dute Deustuko Unibertsitatearen klaustroan, 09:00etan.

Kirola Biziz doako jardunaldia da, eta Bizkaian egiten den kirola bistaratzea eta horrek ekintzailetza eta enplegua sortzeko dituen aukerak agerian uztea ditu helburu. Horrela, 30 enpresek baino gehiagok arlo honetan izan dituzten esperientziak partekatuko dituzte, euren negozio ereduak azalduko dituzte eta, gainera, lanerako bekak eskainiko dizkiete jardunaldian parte hartzen dutenei.

Jardunaldian 17 stand izango dira eta hamar foro egingo dira. Negozioko profesionalek euren esperientzia kontatuko dute, horri buruz duten iritzia partekatuko dute eta kirol munduaren ikuspegi ezberdina aurkeztuko dute. Kirola Biziz jardunaldia Deustuko Unibertsitatean izango da goizez eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaia Aretoan arratsaldez.

Jardunaldi berezia izango da hitzaldiak eztabaida saioak izango direlako, non mota guztietako publikoak parte hartzeko aukera izango duen, sare sozialen bitartez galderak eginez, eta dinamizatzaileak galdera horiek eztabaidan sartuko ditu. Horretarako, bi traola egongo dira: #KirolaBiziz eta #BizkaiaGoazen. Ekitaldiko foroak streaming bidez jarraitu ahal izango dira, eta nahi duenak parte hartzeko aukera izango du.

Ekitaldira joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurretik www.kirolabiziz.eventbrite.es webgunean izena ematea. Bertan jardunaldien informazio guztia aurki daiteke.