Kitty, Daisy and Lewis taldeak "Smoking in Heaven" disko berria aurkeztuko du igandean Bilboko Kafe Antzokian

"Smoking In Heaven" aurkeztuko du zuzenean hirukoteak Bilbon
Bilboko Kafe Antzokia
Actualizado: viernes, 30 septiembre 2011 11:19

BILBO, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Kitty, Daisy & Lewis talde ingelesak kontzertua eskainiko du igandean, urriaren 2an, Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:00etatik aurrera. Sarreraren prezioa 16 eurokoa da aurretiaz erosiz gero, eta 20 eurokoa kontzertuaren egunean txarteldegian erosita, areto bilbotarreko arduradunek jakinartazi dutenez.

Kitty Durham, Lewis Durham y Daisy Durham neba-arrebek osatzen dute Kitty, Daisy & Lewsi taldea, eta bere musika rockabilly, r&b, swing, country, blues eta rock'n'roll doinuetan oinarritzen da. Bere lehenengo diskoarekin izugarrizko arrakasta lortu zuten, eta Coldplay moduko talde batek beraiekin jotzeko aukeratu zituen.

Taldearen erreferentziarik argienak Louis Jordan, Louis Prima, Louis Armstrong, Ray Charles, Muddy Waters, Elvis Presley, Johnny Cash edo Sam Cooke musikari handietan daude. Lehen aldiz izango dira Bilbon jotzen, berriki plazaratu duten "Smoking in Heaven" diskoa aurkezten.