Klima aldaketak elikagaien segurtasunean izan ditzakeen eraginak aztertuko dituzte Bilbon

Actualizado: jueves, 1 marzo 2012 14:09
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Klima aldaketak elikagaien segurtasunean izan ditzakeen eraginak izango dira Bilboko Euskalduna Jauregian martxoaren 7an egingo den jardunaldiaren gai nagusia. Topaketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu du, Elika eta Ihobe sozietateekin batera. FAO eta World Bank erakundeak ere hartuko dute parte.

   Jardunaldiaren gaiak klima aldaketak elikagaien ekoizpenean izan dezakeen eragina aztertzera daude bideratuta, eta, batik bat, klima aldaketarekin lotutako arriskuak aztertzera, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez.

   Zehazki, klima aldaketa bariazioak sortzen ari da aurretik ezarrita dauden ereduetan, besteak beste, batez besteko tenperaturan, prezipitazioetan edo muturreko fenomenoen maiztasunean. Bada, horiek guztiek eragina dute giza kontsumorako elikagaien ekoizpen prozesuetan, hots, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta elikagaien industrian.

   Ildo horretan, martxoaren 7an Bilbon egingo den jardunaldiak bi gai multzo izango ditu. Lehenengoan, klima aldaketaren nazioarteko mailako ebidentzia eta fenomeno horrek nekazaritzarekin eta elikagaien segurtasunarekin duen elkarreragina jorratuko dira; bigarrenean, berriz, klima aldaketak landareen ekoizpenean, animalien gaixotasunetan eta arrantzan duen eraginaren inguruan eztabaidatuko da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sortzen ari diren ikerketa ildoen inguruan ere.

   Jardunaldiaren bidez giltzarriak eman nahi dira klima aldaketa aintzat hartzeko lan ildo estrategikoetan, hala osasun publikoaren, landareen osasunaren eta animalien osasunaren ikerketa arloan, nola kudeaketaren arloan.