Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritikei buruzko liburu bat aurkeztu da

Actualizado: viernes, 22 febrero 2013 14:49
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Agurtzane Azpeitiaren "Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak" liburua aurkeztu da ostiral honetan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 29. zenbakia da, eta Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

   Aurkezpena bi erakundeotako ordezkariek egin dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak; Agurtzane Azpeitia liburuak oinarria duen doktore tesiaren egileak; eta Elixabete Pérez Gaztelu tesi horren zuzendariak.

   "Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak", 2010ean Agurtzane Azpeitiak aurkeztutako tesiaren bertsio ukitua eta laburtua da. Tesi horren helburua da Koldo Mitxelenak bere diskurtsoa modu komunikagarri batean atontzeko darabiltzan zenbait diskurtso-baliabide edo estrategia aztertzea: "egitura parentetikoak", edota zenbait autorek "intziso" edo "tarteki" izendatu izan dituztenak, hain zuzen".