Kontratazioetan berdintasuna bermatzeko enpresentzako gida bat argitaratu du Emakundek

Actualizado: lunes, 30 marzo 2015 16:51

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak "Enpresentzako gida: berdintasuna kontratazioetan" argitalpena diseinatu du, administrazioak gero eta berdintasun klausula gehiago ari dira txertatzen kontratazioan, eta enpresek klausula horiei erantzun behar diete. Hori dela eta, gida honekin, Emakundek enpresei erraztu nahi die errekerimendu horiei erantzun egokia eman diezaieten lizitazioetan, eta, aldi berean, berdintasuna sustatu nahi du erakundeen kudeaketan eta funtzionamenduan.

   Emakundek jakinarazi duenez, gidak hiru zati ditu. Lehenak azalpenak eta jarraibideak eskaintzen ditu administrazioak kontratuen prozedurazko aukeretan sartzen ari diren berdintasunerako klausulei erantzuteko. Bigarren zatiak berdintasunerako kudeaketa hartzen du aintzat, eta hirugarrenak enpresek erakunde kontratatzaile gisa betetzen duten zeregin traktoreari egiten dio aipu, eta enpresek kontratatzerakoan kontuan izan behar dituzten berdintasunerako klausuletarako ideiak biltzen ditu.

   Era berean, Berdinbide antolakundeetan kudeaketaren alorrean berdintasuna lantzeko tresnak eta, tutoretza lan gisa, hiru bideok osatzen dute gida. Bideo horien bitartez, labur eta modu grafikoan azaldu nahi da zer esan nahi duen genero ikuspegia produktu eta zerbitzuetan sartzeak, zer nolako genero eragina dagoen produktuen eta zerbitzuen kontratazioan eta, azkenik, nola erabili behar den Berdinbide tresna.