KPI lau hamarren igo zen EAEn abenduan eta 2010eko tasa %2,8an geratu da

supermercado, comercio, ipc, ahorro
EP
Actualizado: viernes, 14 enero 2011 11:56

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren igo zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) joan den abenduan, aurreko hilarekin alderatuta, eta modu honetan, 2010. urtea %2,8ko urte arteko tasarekin bukatu da, INE erakundeak emandako datuen arabera.

Joan den urteko azken hilari begiratuz gero, prezioak Jantziak eta oinetakoak taldean bakarrik jaitsi ziren, %2,6, hain zuzen, eta Edari alkoholiko eta tabakoa (%5,7) eta Aisia eta kultura (%2,0) taldeetan nabarmen igo ziren.

Beste sektoreei dagokienez, honako bilakera hauek izan zituzten joan den abenduan: Garraioan %1,8 igo ziren prezioak, Elikagai eta edari ez alkoholikoetan %0,3, Etxebizitzan eta Besteak taldean %0,2 eta Hotel, kafe eta jantokietan %0,1. Tresnerian, Medikuntzan, Komunikazioetan eta Hezkuntzan ez zen aldaketarik izan.

URTE OSOA

Urte osoko bilakaerari dagokionez, Edari alkoholiko eta tabakoan %14,6 igo dira prezioak, Garraioan %8,9 eta Etxebizitzan %5,1. Aitzitik, Komunikazioetan %0,7 jaitsi dira eta Medikuntzan %0,4.

Gainontzeko taldeetan igoerak izan dira: %0,4 Elikagai eta edari ez alkoholikoetan, %0,6 Jantzi eta oinetakoetan, %1,3 Tresnerian, %0,3 Aisia eta kulturan, %2,3 Hezkuntzan, %2,1 Hotel, kafe eta jantokietan eta %2,6 Besteak taldean.

Azkenik, amaitu berri den urtean EAEko KPIren igoera %2,8koa izan den bitartean, 2009an %1ekoa izan zen, 2008an %1,9koa eta 2007an %4,2koa.