Hiru koreografiarekin

Kubako Dantza Garaikidea konpainia Bilboko Arriaga Antzokian izango da asteburuan

Kubako Dantza Garaikidea konpainiako dantzariak
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Kubako Dantza Garaikidea konpainiak hiru koreografia taularatuko ditu asteburu honetan Bilboko Arriaga Antzokian, Miguel A. Iglesias Ferreren zuzendaritzapean. Jan Linkensen "Folia", Rafael Bonachelaren "Demo-n/Crazy" eta George Cespedesen "Mambo 3XXI" koreografia larunbatean eta igandean izango dira antzoki bilbotarrean, 20:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren, Arriagako arduradunek jakinarazi dutenez.

   Horrela, publikoak Kubako dantza konpainiarik onenetako baten bikaintasunaz gozatu ahalko du Bilbon. Kubako Dantza Garaikidea berezia da dantza garaikidearen hizkuntzari aurre egiteko moduarengatik, bertako teknika baten bidez, non Kubako folklorea eta munduko dantzaren joerak nahasten diren.

   Kubako Dantza Garaikidea 1959ko irailaren 25ean hasi zen jardunean. Sortu zenetik 280 estreinaldi baino gehiago egin ditu eta ikusleen eta kritikari espezializatuen txaloak jaso ditu, munduko antzokirik arrakastatsuenetan egindako aurkezpenengatik.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.