Kukai eta Tanttaka konpainiek "Hnuy illa" dantza ikuskizuna daramate Tolosara

"Hnuy illa" ostiralean Tolosako Leidor Antzokian
TOLOSAKO UDALA
Actualizado: jueves, 12 enero 2012 11:53

DONOSTIA, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Kukai dantza taldeak eta Tanttaka Teatroa konpainiak elkarrekin prestatutako "Hnuy illa" dantza ikuskizuna taularatuko dute ostiral honetan, urtarrilaren 13an, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian. Lan honek jarraipena ematen dio aurreko bi obrekin ("1937 gogoaren bideziderrotatik" eta "OTEhITZAri biraka") ekindako bideari.

Tolosako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, "Hnuy illa" poesian oinarritutako dantza ikuskizuna da, Joseba Sarrionaindiaren "Hnuy illa nyha majah Yahho" (Ondo zaindu beti, Yahho maitea) liburuan bildutako poemetan oinarritutakoa, hain zuzen ere. Bertso iradokitzaileak eta narratiboak dira, kantatzeko, errezitatzeko edota intuitzeko modukoak.

Ikuskizunaren koreografia Jon Mayaren lanada, eta musika Iñaki Salvadorrena. David Bernuesek egin ditu obraren irudiak, eta Mireia Gabilondo da zuzendaria.