Kulturari buruzko eztabaidarako europar foro nagusia Bilbon egingo da martxoan

Actualizado: martes, 4 febrero 2014 13:46
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Forum d'Avignon normalean Frantziako hiri horretan egiten den kulturari buruzko eztabaidarako europar foro garrantzitsuena AlhondigaBilbao zentroan egingo da aurten, martxoaren 5etik 8ra.

   "Hiria kultur sistema gisa" izango da arte, arkitektura, politika edo ekintzailetza gaietan aditu direnek aztertuko duten gai nagusia, Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez.

   Parte hartzaileen artean egongo dira Katrin Jakobsdottir Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministro ohia, Gail Lord Chicagoko (AEB) Kultura Programako arduraduna, Tarek Cherkaoui Qatarreko Museoen arduraduna edo Beatriz Garcia Liverpooleko (Ingalaterra) Unibertsitateko Kultur Politikei buruzko Ikerketa zuzendaria. Etxepare Euskal Institutuak ere esku hartuko du foroan.

   Forum d'Avignon hasi aurretik, martxoaren 5ean, hausnarketa, berotze eta ideien entsegurako ingurua den RAW (Research Action Workshops) lantaldeak egingo dira. Zeharkako ikuspegitik, hurbileko ideiak eta esperientziak jorratu nahi dira, betiere, testuinguru garaikideetan eremu artistikoari nahiz kulturalari eragiten dieten eztabaiden bitartez.

   Esperientziak partekatzeko lanerako jardunaldia izango da, eta, bertan, tokiko kultur eragileek hartuko dute parte. Ideien, pultsioen eta tentsioen bideratzailea da jardunaldia, eta artistei eta kultur arloko eragileei egongo da zuzenduta.

   Lantaldeek hiru gai izango dituzte ardatz: Hibridazio artistikoko esperientziak eta praktikak; Akatsetik ikasketara, metodologia erabilgarria; eta Komunitate berriak praktika artistiko eta sozialean.