Kursaalek bat egingo du "Planetaren Ordua" ekimenarekin eta ordubetez eraikina itzaliko du larunbatean

Actualizado: jueves, 24 marzo 2011 18:47

DONOSTIA, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Kursaalek "Planetaren Ordua" ekimenean parte hartuko du eta larunbatean eraikina itzaliko du, 20:30etatik 21:30etara. Modu horretan, babesa emango dio gobernuek, norbanakoek eta enpresek beroketa globalaren aurkako borrokan parte hartzea helburu duen WWFren mundu mailako ekimenari.

Ekimen horren bidez, Donostiako eraikinak bat egingo du -2007tik urtero egiten duen moduan- WWFk berokuntza globalaz ohartarazteko proposatzen duen nazioarteko deialdiarekin.