LABek bat egin du Kontseiluak larunbaterako Donostian deitu duen manifestazioarekin

Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 17:11
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   LAB sindikatuak bat egiten du Kontseiluak "Oztopoen gainetik, euskaraz biziko gara" goiburupean datorren larunbatean, otsailaren 28an, Donostian deitu duen manifestazioarekin, eta euskal langileak bertan parte hartzera deitu ditu.

   Sindikatuarentzat, "Estatu espainiar eta frantsesaren esku hartzea areagotzen ari da euskararen normalizazioaren aldeko erabaki zein praktika gauzatzen duen ororen aurka". "Estatuak euskara desagerraraztea helburu duen hizkuntza politikan sakontzen ari dira eta horretarako, eraso eta errepresioaren bidea hautatu dute", salatu du.

   Era berean, Euskal Herrian ere euskara ez dagoela normalizatua ohartarazi du, eta "herritar zein langileon hizkuntza eskubideak modu sistematikoan urratzen" direla salatu. Bere ustez, "ordenamendu juridikoak ez dio euskarari inolako babesik ematen eta, gehienetan, euskararen aurkako erabakiak mozorro juridikoz aurkezten dira".

   Hori dela eta, euskal herritarrok eta Euskal Herrian gauzatuko den hizkuntza politika "berria eta eraginkorra erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu du. "Euskaraz lan eta bizi nahi dugu eta gure bidean urratsak ematen jarraitzea erabaki dugu, oztopoak oztopo", adierazi du.