LABek Bizkaiko Aldundiko hauteskunde sindikalak irabazi ditu

Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2014 18:34

BILBO, 17 Dic. (EUROPA PRESS) -

LAB sindikatuak gehiengo lortu du asteazken honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren funtzionarioen artean egin diren hauteskunde sindikaletan, duela lau urte lortutako emaitzak hobetuz. Zehazki, LABek 12 ordezkari lortu ditu, ELAk bederatzi, CC.OO. sindiaktuak bi eta UGTk bi, sindikatu abertzaleak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

LABen arabera, botoak irabazi dituen sindikatu bakarra izan da, eta ordezkari bat gehiago lortu du, emandako boto guztien %48,18 erdietsiz. Gainontzeko sindikatuek botoak galdu dituzte 2011ko hauteskundeekin konparatuta.

Sindikatuaren iritziz, emaitzek azken urteotako ildoa berresten dute: "langileon eskubideen defentsa irmoa eta murrizketen salaketa, alde batetik, eta zerbitzu publikoen eta herritarren eskubideen aldeko aldarria, bestetik". Era berean, emaitzok sindikatu abertzaleak bultzatzen duen "aldaketa politikoa eta soziala" indartzen dutela ziurtatu du.