LABek EuskoTrenen eta Bilboko metroan euskarari egiten zaion "diskriminazioa" salatuko du bihar Bilbon

Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 18:05

BILBO, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

LAB sindikatuak elkarretaratzeak deitu ditu biharko Bilbon, EuskoTren eta Metro Bilbao konpainietan euskarari egiten zaion "diskriminazioa" salatzeko, "Euskararen normalizazioan atzerapausorik ez" goiburupean.

Izan ere, sindikatuaren ustez, EuskoTrenen eta Bilboko metroan Euskara Planak "ia desagerturik daude eta argitaratutako azken lan eskaintzetan euskara ez da baloratu".

Horregatik, LABek bi elkarretaratze deitu ditu biharko Bilbon, bi konpainien bulego nagusien aurrean, gai honetan Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna salatu eta enpresen zuzendaritzei dagokien arduraz jokatzen hasi daitezela eskatzeko.

"Sindikatuko kideak EuskoTren eta Metro Bilbaoren egoitzen aurrean bilduko dira, batean zein bestean euskararekin loturiko gaietan atzera egiten ari direla salatzeko. Elkarretaratzeak egiten diren bitartean bi erakundeotako zuzendaritzen izenean idatzi bana entregatuko dute, aipatu salaketa jaso dezaten", azaldu dute LABetik.