LABek greba deitu du abenduaren 17ra bitarteko larunbatetan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako Correosen

Actualizado: jueves, 19 mayo 2011 20:08

BILBO, 19 May. (EUROPA PRESS) -

LABek greba deitu du Correosen abenduaren 17a bitarteko larunbat guztietan. Deialdiak Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako lan zentroetan larunbatez lan egiten duten langile guztiei eragiten diela jakinarazi du sindikatuak.

Modu honetan, postako zuzendaritza "estutu" nahi du sindikatuak, larunbatetan langile guztiei atseden hartzeko eskubidea onartzeko, eta hori ez bada, astean bi eguneko atseden jarraitua eduki dezaten, 35 orduko lanaldia ezartzera bideratuta. Ondorioz, larunbatetan jai egitetik kanpo geratu diren bulego-sare, banaketa-sare, CTA eta herrixketako langile guztiak animatu ditu sindikatuak, larunbatetako greban parte hartzera.

Greba honekin lortu nahi da Correoseko zuzendaritzak eta hirugarren hitzarmenaren eta funtzionarioen akordiaren sinatzaile izan diren sindikatuek aldarrikapen hauek benetan aintzat hartzea. "Langile guztien aldarrikapen historiko, bidezko eta bideragarriak dira, eta epe motzean onartu beharrekoak", azpimarratu du LABek.