Laburbira film laburren zirkuitua Ordizian hasiko da asteazken honetan

Aurtengo Laburbiraren kartela
Foto: TOPAGUNEA
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 12:07
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko Laburbira film laburren zirkuitua Ordizian (Gipuzkoa) abiaraziko da asteazken honetan, martxoaren 4an. Emanaldia Herri Antzokian izango da, iluntzeko 20:30ean, Topaguneak jakinarazi duenez.

   Ordiziakoaz gain, martxoaren 28ra bitartean, 29 emanaldi izango dira beste horrenbeste herritan: Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Asparrena, Atarrabia, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Berriozar, Biasteri, Durango, Ea, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Hernani, Hondarribia, Igorre, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil, Valencia eta Zumaia.

   Aurtengoa Laburbira zirkuituaren hamabigarren edizioa da, eta 80 minutuko emanaldietan zortzi film labur izango dira ikusgai. Film eta zuzendari hauek osatuko dute 2015eko Laburbira: "Hubert le Blonen azken hegaldia" (Koldo Almandoz), "Ein Land" (Igone Arreitunandia), "Aitona Mantangorria" (Kepa Errasti), "Zela Trovke" (Asier Altuna), "Arconada" (Asier Urbieta), "Don Miguel" (Kote Camacho), "Zaunk" (Ixone Aroma, Aritz Lasarguren eta Asier Vera) eta "Zarautzen erosi zuen" (Aitor Arregi).

   Filmak hautatzerakoan, hainbat irizpide izan ditu kontuan Topaguneak, hala nola sortzaile berriei eta ibilbide luzekoei lekua egitea, filmetako genero eta gaien aniztasuna, euskaltzaleen mugimenduko lanak zabaltzea eta abar.

   Emanaldi batzuetan, sortzaileetako batekin solasaldian aritzeko aukera egongo da, aurreko urteetan bezala. Horrela, euskal zinemaz gozatzeko eta zinemagintza hobeto ezagutzeko aukera izango dute ikusleek.