Lana bilatzeko prozesuan aholkularitza emateko jardunaldiak egingo ditu maiatzean Bermeoaldeko Behargintzak

Bermeoko Behargintza
BERMEOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 13:05

BILBO, 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bermeoaldeko Behargintzak lan jardunaldiak antolatu ditu maiatzean langabeei lana bilatzeko prozesuan laguntza eta aholkularitza emateko helburuarekin, eta otsailean, martxoan eta apirilean egin zuen bezala. Apirileko saioetan 20 pertsona inguru parte hartzen ari dira eta, herritarren eskaera kontuan hartuta, Behargintzak maiatzean ere jardunaldi hauek antolatzea erabaki du.

Behargintza zentroko iturriek jakinarazi dutenez, uda hasi aurretik azken lan jardunaldiak izango dira maiatzekoak, eta irailean berriro ere martxan jartzea aurreikusi da. Jardunaldiak maiatzeko lau ostegunetan, 8an, 15ean, 22an eta 29an, hain zuzen ere, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Bermeoko (Bizkai) Behargintzan.

Maiatzaren 8ko saioan lanbide orriaren erabilera landuko da eta 15ean curriculuma eta aurkezpen gutuna. Maiatzaren 22an lan elkarrizketa izango da jorratuko den gaia; saio honetan trebetasunak garatuko dira eta hautaketa prozesu baten entrenamendua egingo da. Maiatzaren 29an enpleguko webguneak landuko dira.

Behargintzak gogoratu duenez, egungo krisi egoeraren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabeak daude eta, horregatik, "askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute". Hori dela eta, Behargintzak maiatzean ere enplegu jardunaldi hauek antolatu ditu lan bilketa aktiboan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta. Interesa duten pertsona guztiak Behargintzako bulegoetara joan behar dira edo bere telefonora deitu.