Lanbidek 4,1 milioi euro banatuko ditu ekintzaileak babesteko diru laguntzetan

Lanbide
Europa Press - Archivo
Actualizado: martes, 25 septiembre 2018 13:23

GASTEIZ, 25 (EUROPA PRESS)

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren berri eman du astearte honetan Eusko Jauelaritzako Gobernu Kontseiluan. Agindu horren bitartez, 2018ko ekitaldirako ekintzaileentzako diru laguntzen deialdia onartu da. Laguntzak enpresa proiektuak sustatzen dituzten pertsonei zuzenduta daude, eta guztira 4,1 milioi euro erabiliko dira, Jaurlaritzako arduradunek iragarri dutenez.

Zehazki, lau diru laguntza ildo daude. Alde batetik, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak daude, enpresa ideia bat tokiko ekintzailetza proiektuen esparruan dedikazio osoz sortu, aztertu eta egituratu dezaten.

Bestalde, tokiko ekintzailetza proiektuen esparruan negozio ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abiarazteko aukera bultzatzera bideratutako laguntzak daude. Hirugarrenik, enpresa jarduera bat hasi nahi duten eta ezartzeko babes ekonomikoa behar duten pertsonentzako laguntzak banatuko dira, eta, azkenik, enpresa jarduera bat hasi duten pertsonentzako laguntzak emango dira, jarduera finka dezaten.