Landaguneen eta nekazaritza-sektorearen digitalizazioa sustatzeko diru laguntzak ematea erabaki da

Actualizado: martes, 12 julio 2011 19:28

BILBO, 12 Jul. (EUROPA PRESS) -

Jaurlaritzaren Kontseiluak 702.500 euroko diru-laguntzak ematea erabaki du gaur landa-garapenerako elkarteek euskal landaguneetan eta nekazaritza-sektorean Internet ezartzen laguntzeko proiektuak susta ditzaten, Kontseiluak berak jakinarazi duenez.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, baiezkoa eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua den Pilar Unzaluk egindako proposamenari, diru-laguntza zuzen horiek landaguneetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzeko proposamenari, hain zuzen ere. Horri esker, inguru sozioekonomiko horietako bizitza-kalitatea eta lehiakortasuna hobetu egingo dira.

Atzerapen digitala ez da landaguneetan bakaarik ematen, lehendabiziko sektore osoan jazotzen den arazoa da, arrazoi hori dela eta emango dituzte laguntzok. Eustaten arabera, lehen sektorean ordenagailuen ekipamendua % 14,8 baino ez da, posta elektronikoarena % 11,8, eta Internet erabiltzaileena, berriz, % 13,6.

Pilar Unzaluk gidatzen duen sailaren helburua atzerapen digitalaren auziari konponbidea aurkitzea da, zerbitzu eta gaitasun digital egokiak zein diren identifikatuta eta ezarriz. Hala, sektore horretako profesionalek modu eraginkorrean baliatu ahal izango dituzte zerbitzu digital aurreratuak, eta lana kudeatzen eta aplikatu beharreko araudia betetzen lagunduko diete Guztia ere Nekazaritzako Agenda Digitalean jasoko dute.