Laneko minbiziaren zaintza epidemiologikoaren sistemarako datuen bilketa hasi du Osalanek

Izaskun Urien, jardunaldiaren hasiera ekitaldian
IREKIA
Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 14:46

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak laneko jatorriko hiru minbizi motaren inguruko datu bilketa hasi du: mesotelioma, sudur barrunbeetako eta sinu paranaselako minbizia eta gibeleko angiosarkoma. Informazio bilketa honekin abian jarri da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Laneko Minbiziaren Zaintza Epidemiologikoaren Sistema, laneko minbiziaren prebentzioari aurre egiteko estrategia gisa.

Izaskun Urien Osalaneko zuzendari nagusiak "Laneko minbizia" lan mahaia aurkeztu du, minbiziari buruzko Bilbao Praxis 2015 topaketan, AlhondigaBilbao zentroan. Ekitaldian zehar, laneko jatorria duten minbizien inguruko hitzaldiak izan dira.

"Informazioa behar dugu, ekintza gidatuko duen informazioa", esan du Osalaneko zuzendari nagusiak, EAEn laneko minbiziak duen tamainari neurria hartzeko beharraren inguruan.

Helburu horrekin, laneko minbiziaren prebentzioari heltzeko estrategiak bere lehen lanaldiari ekingo dio 2015-2016 aldian, laneko jatorriko minbizien zaintza epidemiologikorako sistemarekin. Lehen fase honetan, laneko jatorriko hiru minbizi motaren inguruko datuak jasoko dira: mesotelioma, sudur barrunbeetako minbizia eta gibeleko angiosarkoma.

EAEn minbiziak lehen hilkortasun kausa dira gizonezkoetan eta bigarrena emakumezkoetan, eta minbiziaren kausa diren kategoria guztien artean, lana horietako bat da. Ikerketa desberdinen zenbatespenen arabera, diagnostikatutako minbizi guztien %4 eta 14% bitarte, lanean minbizia sortzaile diren agenteekiko edo baldintzekiko esposizioagatik sortutakoak dira.

"PREBENITU DAITEKE"

Urienek nabarmendu du jatorria lanean duen minbizia, "hein handi batean, prebenitu daitekeen" minbizi mota dela, azken finean, lana medio esposiziorik izan ez balitz agertuko ez liratekeen minbizi motak direlako. Horrela, Osalanek "kalteak prebenitzeko eta biztanleria landunaren osasunaren hobekuntza sustatzera bideratutako ezagutzaren sorkuntzarekin" duen konpromisoa aipatu da Urienek.

Zentzu honetan, prebentzioaren ikuspuntutik gaixotasun profesionalen erregistroak urriak ez nahikoak direla azaldu du, laneko gaixotasunak azpideklaratuta daudelako. Gainera, bere jatorria lanean duten minbizien ezaugarrietako bat sortasun luzea da, eta horren ondorioz, gaixotasuna langilea dagoeneko lanean ez dagoela agertzen da, bere jarduna minbizia eragilearekin erlazionatuta ez dagoenean, baita eragilea dagoeneko erabiltzen ez denean ere, amiantoa kasu.

Hortik dator arriskuen aurreko esposizioen eta sortzen dituzten kalteen inguruko ezagutza sortuko duen informazio sistema eraikitzeko beharra, Urienek adierazi duenez.