Langile bat hil da Bilbon eraikin baten obran patio batera erori ondoren

Actualizado: lunes, 13 marzo 2017 13:27

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Langile bat hil da astelehen honetan Bilbon eraiki baten obran lanean ari zela patio batera erori ondoren. Hildakoa Arrigorriagako 60 urteko gizonezko bat da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Ezbeharra goizeko 11:10ean gertatu da, astelehen honetan, Bilboko Erribera kalean. Ikertzen ari diren zergatiengatik, eraikin baten obran lanean ari zen langile bat barrualdeko patio batera erori da.

Suhiltzaileak eta osasun langileak istripuaren tokira joan dira baina ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko. Esan bezala, biktima 60 urteko Arrigorriagako gizonezko bat da.