Langile bat hil da Eibarren (Gipuzkoa) aldamio batetik erori ondoren

Actualizado: miércoles, 2 marzo 2011 11:15

DONOSTIA, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Langile bat hil da gaur goizean Eibarren (Gipuzkoa) lanean ari zen aldamiotik behera erori ondoren, Udal gipuzkoarreko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez. Hildakoa 36 urteko gizonezko bat da.

Ezbeharra goizeko 8:00ak jota gertatu da. Ordu horretan hasi dira langileak Eibarko epaitegietatik hurbil dagoen kale txiki bateko eraikin baten fatxada konpontzeko lanean.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, langilea aldamio batetik erori eta hil egin da. Ertzaintza ezbeharraren tokira joan da istripua argitzeko datuak bildu eta ikerketa hasteko.