Langile bat hil da Sukarrietan, Mundakako itsasadarreko kolektorea egiteko lanetan

Actualizado: miércoles, 21 junio 2017 12:27

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Saneamiento Sukarrieta aldi baterako enpresen batasuneko langile bat hil da, Mundakako itsasadarreko ezkerraldean kolektorea egiteko obretan lanean ari zela ondoezik sentitu eta ospitalera eraman ondoren, URA Uraren Euskal Agentziak jakinarazi duenez.

URA agentziaren arabera, langilea obraren ingurua garbitzeko lanetan ari zen asteartean, arratsaldeko 15:30 aldera, bat batean ondoezik sentitu zenean. Premiaz eraman zuten ospitale batera, baina hil egin zen.

Orain, Saneamiento Sukarrieta enpresa batasuna eta Osalan Laneko Osasun eta Segurtasuneko Erakundea lanean ari dira langilearen heriotzaren arrazoiak argitzeko.

URAk langilearen heriotza deitoratu du, familiari doluminak helarazi dizkio eta prestutasun osoa azaldu du bere eskuetan dagoen guztian laguntzeko.