Langile bat hil da Zumarragan, 12 metrotik lurrera erori ondoren

Actualizado: jueves, 25 junio 2015 13:45

DONOSTIA, 25 (EUROPA PRESS)

   Langile bat hil da ostegun honetan Zumarragan (Gipuzkoa), Arcelor Mittal enpresaren instalazioetan 12 metrotik lurrera erorita gertatu den lan istripu baten ondorioz. Hildakoa 39 urteko gizonezko bat zen.

   Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez, ezbeharra goizeko 11:00ak aldera gertatu da, Arcelor Mittal enpresako langilea 10-12 metrotik behera erori denean.

   Bertaratutako osasun zerbitzuek langilea suspertzea lortu dute hasieran, baina tokian bertan hil da azkenean, Osakidetzako helikoptero bat ospitale batera eramatear zegoela.