Zenbait hedabideren informazioagatik

Langileen kontratazioan irregulartasunak egin izana leporatzen diotenak auzitara eramango ditu Lanbidek

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Lanbidek legezko neurriak hartuko ditu langileen kontratazioan irregulartasunak egin izana "inolako funtsik gabe" leporatzen diotenen aurka, eta akusazio horiek "irmotasunez" ukatu ditu. Ildo horretan, Enplegurako Euskal Zerbitzuak arbuiatu egin du astelehenean zenbait hedabidetan orientatzaile profesionalen kontratazioari buruz argitaratutako informazioa.

   Hori dela eta, "beharrezko" ikusi du informazio horietan egiten diren zenbait baieztapen argitzea. Horrela, Lanbidek egin dituen langileen kontratazio guztiak indarreko legeak betez egin direla ziurtatu du, bai zuzenbide pribatuko erakunde publikoa zenean, bai orain, erakunde autonomoa denean.

   Une honetan lanean ari diren orientatzaile guztiak kontratazio-poltsa baten bidez kontratatu ditu Lanbidek, eeta poltsa hori "modu guztiz gardenean eratu zen, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-baldintzak betez".

   Lanbidek zehaztu du kontratazioa egiteko unean ez zegoela orientatzaileen kontratazio-poltsarik Eusko Jaurlaritzan, eta horregatik ezin zela pertsona horien kontratazioa Funtzio Publikoaren bidez eskatu. Gainera, zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren izaerak kontratazio horiek egiteko aukera ematen zuen.

   Gainera, ez da inolako hautaketa-prozesurik izan talde horri zuzenduta, eta horregatik ezin zen kontratazio-poltsarik egon Lanbidek sortutakoa baino lehen. Gainerako kategorietan bazegoen kontratazio-poltsarik (administrariak, administrari laguntzaileak, goi-mailako legelariak eta ekonomialariak), eta horregatik, kontratazioak egin behar izan direnean, Eusko Jaurlaritzak indarrean zeuzkan poltsak erabili dira.

   Orientazio-lana Lanbideren funtzionamenduaren giltzarrietako bat da, eta horrela adierazi da behin baino gehiagotan; horregatik, kategoria horretako langileak kontratatu dira erakundearen betebeharrak asetzeko.

   Kontratazio guztiak egiteko, "zorrotz" jarraitu da zerrendaren hurrenkera, zeina baldintzak eta alegatutako merituen baremazioa konprobatu ondoren osatu baitzen.

   Lanbidek lau orientatzaile kontratatu ditu erakunde autonomo bihurtu zenetik, bi azaroan eta bi abenduan, iraupen luzeko ez-laneratzeak betetzeko. Gainerako kontratuak erakunde publikoa erakunde autonomo bihurtzen zuen legea indarrean sartu aurretik egin ziren.

   Halaber, Lanbidek ez du langilerik kontratatu inolako enpresa pribaturen bitartez, hedabideek euren informazioan bi langileri buruz esaten den moduan, eta ez du inola ere egin orientatzaileen lan-poltsako hautagai baten alde "gertuko sindikatu eta erakundeetan" ibilitakoa izateagatik. "Esan dugun moduan, poltsa eratu ondoren, zerrendaren osaera guztiz gardena izan da", adierazi du.

   Azkenik, Lanbidek jakinarazi du ezin izan duela orientatzailerik kontratatu Eusko Jaurlaritzaren lan-poltsatik kanpo, horrelako lan-poltsarik izan ez delako Lanbidek berak sortu duen arte.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.