Lanhitz programak 2,28 milioi banatuko ditu 160 erakunderen artean, lantokietan euskararen erabilera sustatzeko

Actualizado: lunes, 7 enero 2013 15:07

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Lanhitz programaren deialdi berriak 2,28 milioi euro banatuko ditu sektore pribatuko 160tik gora erakunderen artean, lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatu dezaten. Eusko Jaurlaritzak 1997an sortu zuen Lanhitz deialdia, esparru sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.

Erreferentziazko Esparru Estandarrean zehazturiko helburuak eta jarduerak enpresa pribatuetan egikaritzeko baliabide ekonomikoak ematera dago zuzenduta deialdia. Erreferentziazko Esparru Estandarra euskara planen diseinu, jarraipen eta bilakaeraren sistematizazioa laguntzeko sorturiko tresna bat da.

Joan den urteko deialdian, sektore pribatuko 173 erakundek jaso zituzten laguntzak, 2.078 eta 28.984 euro artekoak, lehenbiziko erabilera plana diseinatzeko zein urteko gestioaren planerako, Europa Press-ek kontsultatutako datuen arabera.