Larunbat honetan zeru hodeitsua goizean eta oskarbi arratsaldean

Actualizado: sábado, 19 agosto 2017 9:51

DONOSTIA, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskal meteorologia agentziaren (EUSKALMET) aurreikuspenen arabera, larunbata hodeiekin eta euri apur batekin hasiko da ipar partean, baina goizean bertan atertzeko joera hartuko du.

Arratsaldean ostarteak agertzen joango dira, gero eta zabalagoak, eta jada ateri eutsiko dio. Hegoaldean eguna lasai joango da, eguzkia jaun eta jabe eta tenperatura atseginarekin. Ipar partean, tenperaturak bere horretan jarraituko du, 25 ºC-tik behera.