Larunbaterako eguraldi iragarpena

Actualizado: viernes, 26 agosto 2011 20:58

BILBO, 26 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmeten arabera, larunbatean nabarmen egingo du aroak hobera. Kantauri isurialdean eta bereziki kostaldean, oraindik zeru-gaina hodeitsu agertuko da eta Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa ipar partean, euri-langarra egin dezake.

Arratsaldean ordea, hodeitza saretuz joango da eta ostarte politak irekiko dira. Gainontzeko lekuetan berriz, goizean zehar giro eguzkitsua gailenduz joango da.

Haizea ahulduz joango da eta tenperaturak koska pare bat gora egingo du egunean zehar. Gauean aldiz, gehiago freskatuko du, bereziki barnealdean