Lau gizon atxilotu dituzte Berrizen (Bizkaia) hiltegi zaharrean habe metalikoen 12 tona lapurtzeagatik

Actualizado: viernes, 28 enero 2011 14:09

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek lau gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean Berrizen (Bizkaia) industrialde batean lapurtu izana leporatuta. Herriko hiltegi zaharretik habe metalikoak ateratzen eta kamioietan sartzen ari zirela harrapatu zituzten lau gizonezkoak. Atxilotu zituztenean, material horretako 12 tona zamatu zituzten kamioietan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera atzo arratsaldeko 16:45 aldera izan zen, patruila batek Berrizko Eitua auzoko industrialdera joateko abisua jaso zuenean, zenbait pertsona lapurturiko materiala sartzen ari baitzen kamioietan. Bertara heltzean, agenteek lau pertsona aurkitu zituzten hiltegi zaharraren barruan; kanpoan aparkaturiko bi kamioietan habe metalikoak kargatzen ari ziren.

Ertzainek ikusi zuten ustezko lapurrek osturiko habeak ebaki zituztela kamioien barruan sartu ahal izateko. Materiala hiltegi barrutik lapurtu zutela egiaztatu zuten eta bertan zeuden lau gizonezkoak atxilotu zituzten indarrez egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Halaber, agenteek egiaztatu zuten kamioi bakoitzean habe metalikoen sei tona zeudela.