Lau pertsona hil dira udako hilabeteetan Euskadiko errepideetan

Accidente de tráfico
EUROPA PRESS/BOMBEROS DE CÁDIZ
Actualizado: lunes, 1 septiembre 2014 12:49

Urteko lehen zortzi hilabeteetan %52 murriztu da zirkulazioko istripuengatik hildako pertsonen kopurua EAEan

BILBAO, 1 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskadin 2014ko udako hilabeteetan, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, lau pertsona hil dira errepideetan, iazko udan baino bost hildako gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak astelehenean jakinarazi duenez.

Era berean, lehen zortzi hilabeteetan zirkulazioko istripuetan hildako pertsonen kopurua erdira murriztu da, urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra 16 hildako izan baitira errepideetan eta 2013ko hilabete beretan, berriz, 31.

Udako irteera eta itzulera-operazio bereziei buruzko datuak eta beste batzuk aurkeztu dituzte astelehen goizean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan.

Udan mantendu da Euskadiko errepideetako ezbehar kopuruaren beheranzko joera. Uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte euskal errepideetan zirkulazioko 1.157 istripu izan dira; biktimak eragin dituzte horietatik 351k, eta kalte materialak soilik 784k. Guztira, lau pertsona hil dira, iazko udan baino bost gutxiago; 41k zauri larriak izan dituzte (67 izan ziren 2013an) eta 426k zauri arinak (482 iaz).

Lurralde Historikoen arabera, hiru pertsona hil dira Bizkaian, bat Gipuzkoan eta bat ere ez Araban. 2013ko udan, berriz, lau pertsona hil ziren Bizkaian, lau Gipuzkoan eta bat Araban.

Hildakoetatik hiru gizonezkoak ziren: 48 urteko auto-gidari bat, 15 urteko ziklomotor-gidari bat eta adin bereko auto-bidaiari bat. Laugarren hildakoa 91 urteko emakumezkoa bat izan da, auto betek harrapatuta.

"Udako operazio bereziaren balantzeko datuak zein orain artekoak positiboak dira. Nolanahi ere, besteak beste gidarien kontzientziatze eta erantzukizun handiagoari egotzi beharreko hobekuntza hori gorabehera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ildo horretako deialdiak egin behar ditu oraindik, ahal den neurrian, abiadura desegokian joateagatik eta arreta galtzeagatik (adibidez, telefono mugikorrak erabiltzean, eta abar) gertatzen diren zirkulazioko istripuak gutxiagotzeko", adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

Era berean, zirkulazioko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok udako operazioaren balantze positiboa egin du. Izan ere, nazioarteko zirkulazioa aurreikusitakoa izan da, oro har, eta oporretako zirkulazio-dentsitate handiaren ondorioak arintzeko ezarritako neurriek ilarak are handiagoak izatea eragotzi dute, Sáez Molinuevok azaldu duenez.

"2014ko udako operazioa ekainean egindako aurreikuspenen araberakoa izan da; gure errepideetako zirkulazioa handitu da, eta ilarak aurreikusitako tokietan gertatu dira ilarak", adierazi du Trafikoko zuzendariak.

Abuztuko lehen asteburuan egon da irteera-operazioko dentsitaterik handiena, penintsula hegoalderantz abiatutako nazioarteko zirkulazioa iristeak eta hondartzarako edo uda igarotzeko tokietarako barneko lekualdaketek eraginda. Hainbat ilara sortu ziren ondorioz, baina ez zen gorabehera handirik izan eta operatiboa aurreikusitako moduan joan zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Itzultzeko operazioari dagokionez, zirkulazio-intentsitate handienak Biriatuko ordainlekuan izan dira Gipuzkoan nazioarteko zirkulazioagatik, eta eragina izan dute Irungo zein Zarauzko ordainlekuetan. Araban, A-1 eta N-622 errepideen loturak bildu du zirkulazio handien oporretatik itzultzeko operazioan.

4.949 ISTRIPU LEHEN ZORTZI HILABETEETAN

Sailburuak esan duenez, urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arte Euskadin zirkulazioko 4.949 istripu izan dira, eta horietatik, 1.415k eragin dituzte biktimak. Zirkulazioko istripurik izan zuten pertsona horietako 16 hil ziren, 249k zauri larriak izan zituzten eta zauri arinak 1.783k.

Datu horiek iazko aldi berarekin alderatuz gero, jaitsiera nabarmena egon da. Izan ere, 2013ko aldi berean 31 pertsona hil ziren, 285 pertsonak zauri larriak izan zituzten, eta zauri arinak 1.932k. Zirkulazioko istripuen kopuru osoak ere behera egin du; hala, iaz (5.417) baino 468 gutxiago egon dira.

HILDAKO KOPURU HANDIENA, BIZKAIAN

Hiru Lurralde Historikoetan izan dira iaz baino hildako gutxiago. Hildako kopuru handiena Bizkaian izan da, hamasei hildakoetatik 9 bertan izan baitira. Dena den, iaz baino hiru gutxiago dira.

Bestalde, bost pertsona hil dira Gipuzkoan, jaitsierarik nabarmenena egon den lurraldean, hildakoak 13 izan baitziren iaz. Araban bi hildako izan dira, 2013an baino lau gutxiago, alegia.

Hildakoen tipologiari dagokionez, hamar gidariak ziren (bat bizikletan zihoan, bost motorrean eta lau automobilean), bost oinezkoak eta bidaiari bat. Iazko aldi berean baino sei oinezko gutxiago hil direla nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak.