Leartiker teknologia zentroak Lea Artibain arrantzan berrikuntza sustatzeko nazioarteko hitzarmen bat sinatu du

Leartiker zentroko arduradunak Leonor Nunesekin (erdian)
Foto: LEARTIKER
Actualizado: viernes, 31 enero 2014 13:34

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

   Markina-Xemeinen (Bizkai) kokatuta dagoen dagoen Leartiker Elikagaien Teknologia Zentroko arduradunek hitzarmen bat sinatu dute gaur, urtarrilaren 31n, Leonor Nunes Portugaleko Itsaso eta Atmosfera Institutuko kide eta arrantza produktuen hobekuntza eta garapenean adituarekin, Lea Artibai eskualdean arrantza sektorean berrikuntza sustatzeko asmoz.

   Portugalgo erakundearen eta Leartiker zentroaren arteko akordioa, Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko adituen artean elkarlana sustatzeko eskainitako laguntza bati esker sinatu da, zentro bizkaitarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

   Horrela, Lea Artibai eskualdeko kontserba enpresek eta arrantza industrian diharduten konpainiek modu aktiboan parte hartuko dute hitzarmenaren baitan garatuko diren proiektuetan eta nazioarteko lankidetza horri esker lortutako hobekuntzez baliatuko dira.

   Akordioaren azken helburua arrantza sektorean produktu berriak garatzea da. Horrela, Leonor Nunes ikertzaileak, datozen bi urteetan zehar, enpresa eta erakunde ezberdinak bisitatuko ditu Leartiker zentroko adituekin batera, produktu berrietan ezagutza eta berrikuntza prozesuak partekatzeko.

   Arrantza sektorea Lea Artibai eskualdeko jarduera garrantzitsuenetako bat da, eta bere inguruan beste sektoretako jarduera asko biltzen ditu, hala nola arrantza tresnak eta kontserba jarduerarekin lotutako zerbitzuak.