"Legendarios, fabricados para emocionar" dokumentala aurkeztu da Bilbon

Actualizado: jueves, 17 mayo 2012 14:46

BILBO, 17 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalaren babesa duen "Legendarios, fabricados para emocionar" dokumentala lehen aldiz emateko hautatu duten eszenatokia izan da ostegun honetan Bilbo. Dokumentalaren helburua da esfortzua, hobetzea, komunikazioa eta motibazioa bezalako balioen garrantzia jakitera ematea, funtsezkotzat hartzen baitira bizitzaren edozein egoeratan aurrera egiteko.

Vicente del Bosque, Manel Estiarte, Talant Dujshebaev, Niurka Montalvo, Conchita Martínez, Federico Martín Bahamontes eta Pepu Hernández bezalako kirolari eta prestatzaileek, euren esperientzien bitartez, jarrera mota horien garrantzia agertzen dute dokumentalean.

Horrela, euren arrakastak eta porrotak oinarri harturik, elkarrizketatuek kirol esparrua baino haratago doazen esperientzia baliodunak, gakoak eta aholkuak ematen dituzte; izan ere, kirol ekitaldi handiek, besteak beste, Eurokopak eta Joko Olinpikoek (baita krisi ekonomikoaren gordintasunak eta ziurgabetasunak ere) markatutako urte honi aurre egiten laguntzeko eta arrakastarekin gailentzeko.

Maiatzean zehar aurkeztu eta zabalduko den dokumental honek futbol, saskibaloi, eskubaloi, tenis, txirrindularitza, atletismo eta waterpolo espainiarraren erreferente nagusien testigantzak erakusten ditu. Dokumentalak esfortzuaren, gainditzearen eta komunikazio onaren garrantzia azpimarratzen du, bizitza profesional oso baten gorabeheren aurrean eragile-motibatzaile gisa.

Comunicar es Ganar eliteko kirolarientzako komunikazio aholkularitza izan da dokumentala egiteko arduraduna. Gainera, kirolaren eta komunikazioaren munduan alderdi zehatzak eta garrantzitsuak neurtzeko baliabide erabilgarriak eskaintzen ditu, hala nola 'Sports Reputation Ranking' delakoak, gizarte sareetan eta interneten BBVA Ligako futbolarien balioa eta sona lehenbizikoz aintzat hartzen dituena edota 'El Clásico más allá de la palabras' ikerketak, Real Madrid eta FC Barcelona taldeetako erreferente mediatiko nagusien ez ahozko komunikazioaren azterketa sakona eta aitzindaria.