Leioako (Bizkaia) Umore Azokak bere hamabigarren edizioan estreinatuko diren lau ikuskizunen ekoizpenean lagunduko du

Kukai dantza taldearen "Karrikan" ikuskizunaren irudi bat
LEIOAKO UMORE AZOKA
Actualizado: lunes, 14 marzo 2011 15:23

BILBO, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Leioako (Bizkaia) XII. Umore Azokak maiatzaren 12tik 15era ospatuko den edizioan estreinatuko diren lau ikuskizunen ekoizpenean lagunduko du, hain zuzen ere, Deabru Beltzak, Kukai, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza eta Markeliñe taldeen azken lanetan parte hartuko du.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Leioako Kaleko Artisten Azokaren helburuetako bat sormen artistikoa bultzatzea da, zabalkunde, berrikuntza eta konpromisorako toki gisa kalea erabiltzen duten adierazpenetan. Horrela, zuzenean egindako arteen forma berriak eta arte prozesu berriak balioztatu nahi dira.

Printzipio horrekiko leial, eta hasieratik, Umore Azoka konpainia ezberdinekin elkarlanean aritu da, bai Euskal Herrian, bai Espainian, eta horiek babestu ditu kaleko emankizun berrien arte ekoizpenean; 2011ko edizioan, Deabru Beltzak "The Wolves" lanarekin, Kukai Dantza Konpania "Karrikan" lanarekin, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza "La Petite Voiture" lanarekin eta Markeliñe "Anomalía Magnética" lanarekin dira konpainia horiek.

"Lankidetza horiek gero eta sendoagoa den azoka batean beren ikuskizunak estreinatzeko konpainiek duten interesaren berri ematen dute, eta ez bakarrik konpainia euskaldunek", azpimarratu dute antolatzaileek.