Leioako Udalak (Bizkaia) XVI. mendeko Ondizdorrea berreskuratuko du

Ondizdorrea
LEIOAKO UDALA
Actualizado: lunes, 31 enero 2011 12:15

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Leioako Udalak (Bizkaia) Ondiz auzoan dagoen XVI. mendeko Ondizdorrea berreskuratzeko obrak esleitu ditu, herriaren ondare artistiko eta kulturala mantentzeko asmoz. Honetarako Udalak bideratu duen aurrekontua 600.000 eurokoa da.

Berreskurapena amaitzen denean eta eraikina guztiz berrituta dagoenean -urte honen amaieran izatea espero da-, Leioako elkarte batek okupatuko du. Lehenengoko solairu biak 84 metro koadro dituzte (honei txapitula formako hirugarren solairu bat gehitu behar zaio) eta hamar metroko altuera.

Leioako Udaleko iturriek adierazi dutenez, Ondizdorrearen berreskurapen-obrak 2009. urtean hasi ziren, Udalak INEMekin elkarlanean martxan jarritako Enplegu Tailer baten bidez. Proiektua hiru fase desberdin aurreikusten zituen. Lehenengoko urtean dozena bi ikaslek hainbat ofizio ikasi zituzten eta parktikan jarri zituzten eraikinean bertan, hauen artean, hargintza, zurgintza eta igeltserotza. Hauek burututako lanek jatorrizko eraikuntza berreskuratzea zuten helburu, hau da, urteekin gehitutako eraikin zatiak kendu, hormak garbitu eta jatorrizko dorrea utzi. Horrez gain, egitura indartu zuten.

Lehenengo fase hau amaitzerakoan INEMek proiektua bertan behera utzi zuen, eraikinaren berreskurapena arriskuan jarriz. Leioako Udalak eskakizun berria aurkeztu zion INEMi lanak amaitzeko, baina ezetza jaso zuen, eta beraz, Udalak berak jarritako aurrekontuarekin lanekin jarraitzea erabaki du eraikin historikoa bere jatorrizko itxura hartzeko eta berreskuratzeko. Honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza txikia ere jasoko du Udalak.

Ikerketa sakon bat egin ostean, adituek Ondiz dorretxea XVI. mendeko eraikina dela ziurtatu dute, 1515. urte ingurukoa, hain zuzen, orain arte zaharragoa zela uste bazen ere. Ikerketak aipatzen duenez dorretxea baino landa-jauregia da Ondizekoa, Leioako familia aberats batena. Leioako eraikin zaharrenatariko honen erabilera lurzorua, 84 metro kuadrokoa da, eta altueraz 8,5 edo 10 metro ditu.

Ondizdorrearen zaharberritze honekin Leioako ondare historikoaren berreskurapenarekin jarraitzen du Udalak. Azken urteetan Mendibile Jauregia, Elexalde errota eta Kortesenabarri baserria berritu dira, eta orain Ondizdorrearen txanda da.