Leioako Udalak jarritako wifi gune berrien erabiltzaileak "nabarmen" igo dira

Actualizado: martes, 4 enero 2011 14:51

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Leioako Udalak (Bizkaia) joan den azaroan martxan jarri zituen wifi gune berri bietako erabiltzaileen kopurua "nabarmen" igo da, Kultur Leioak adierazi duen bezala. Kultur Leioako kanpoaldean eta Pinosoloko zonaldean ezarri dira gune berriak.

Horrela, guztira 3.878 lagunek eskatu dute wifi erabiltzeko bonoren bat. Hauetatik 2.912 erabiltzailek azaroa baino arinago erabiltzen ziren ordu bateko bonuak eskatu zituzten; ordutik aurrera 839 lagunek 24 orduko bonu berriak eskatu dituzte eta 127 leioaztarrek urteko bonuak hartu dituzte.

Gainera, kopuru honek gorantz egingo du herriko hainbat lekutan jarriko diren wifi gune berriak direla eta. Guztira, 80.000 euroko aurrekontua duen proiektu honek, 12 wifi gune ezartzea aurreikusten du, Leioako zonaldeen gehiengoa hartuz (erdialdea eta auzoak). Gune publiko gehienetan zerbitzu hau erabili ahal izatea da helburua 2011. urtearen hasieran.

Leioan bi lotura mota daude. Alde batetik, alde baterako konexioa dago; aukera hau Leioan denbora gutxi egiten dutenentzat pentsatuta dago, eta 24 ordutan internetera konektatuta egotea ahalbidetzen du Kultur Leioan pasahitza eskatuz eta gero. Bestalde, ohiko konexioa dago, ohiko erabiltzaileentzat; honetarako liburutegiko karneta baino ez da beharrezkoa izango, eta karnet bakoitza duen pasahitza aktibatzeko Kultur Leioatik pasa beharko dira erabiltzaileak behin baino ez.