Leioako Umore Azokan erakunde publikoek inbertitzen duten euro bakoitza zazpi aldiz biderkatzen da arte eszenikoetan

Ikuskizun Bat Joan Den Urteko Leioako Umore Azokan
LEIOAKO UMORE AZOKA - KALEKO ARTISTEN AZOKA
Actualizado: viernes, 15 abril 2011 14:53

BILBO, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Leioako (Bizkaia) Umore Azoka - Kaleko Artisten Azoka COFAE Espainiako Arte Eszenikoen Azoken Koordinakundeko kide da. Koordinakundeak Deustuko Unibertsitateak burutu duen txosten bat eskegi berri du www.cofae.net atarian eta, beste kontu askoren artean bertan azaltzen denez, erakunde publikoek azoketan inbertitzen duten euro bakoitza arte eszenikoen alorrean zazpigatik biderkatzea ahalbidetzen du azoken eragin ekonomikoak.

Ikerketak COFAEren partaide diren azokak aztertu ditu, eta hauek arte eszenikoen negozioan duten garrantzia ikertu, 2008 eta 2009 urte bitartean, Leioako (Bizkaia) Umore Azoka - Kaleko Artisten Azokako arduradunek adierazi dutenez.

Salerosketarako merkatu legez, azokek ikuskizunak ezagutu, kontratuak adostu eta izenpetzeko balio izaten dute, hau da, bertan ematen den ikuskizunak erantzun ona izan badu, azokan bertan edo gutxira emanaldi gehiago izango ditu hitzartuak.

Beraz, Leioako Umore Azoka bezalako arte eszenikoen erakuslehio bat produktu eszenikoak aurkeztu eta hauez galdezka doazen profesionalen bidez salerosketa egiteko espazioa da gaur egun, merkatua sortzeko funtzezkoa dena. Horretara, azoketara doazen profesionalen kopurua gero eta handiagoa, askotarikoa eta kalitate hobeagokoa den heinean, merkatua sortzeko aukera areagotuko da. Modu horretan, azokek sorreratik duten helburua beteko dute, ideologikoki zein praxian, hau da, sektorea dinamizatzearena.

Deustuko Unibertsitateak burututako ikerketak kontuan hartzeko emaitzak plazaratu ditu. Horrela, 2008an, 2.220 profesional inguru agertu ziren COFAEko azoketara, 1.500 erakunde ingururen ordezkari gisa, eta 2009an 2.863 profesional eta 2.104 erakunderen ordezkaritzara igo ziren kopuruak.

Kontratazioaren batez besteko aurrekontua 236.070 eurokoa izan zen 2009an, aurreko urtekoa baino %6,7 handiagoa. Gainera, ikusitako ikuskizunen %27ak harremanak sortzen ditu, hots, 7.000 kontaktu inguru. Guztira, konpainia, ekoizle eta banatzaileek 4.000 hartu-eman inguru egin zituzten 2008an, eta 9.000tik gora 2009an.