Lenny Kravitzek "Black and White America" argitaratuko du udan

Lenny Kravitz
SEAN GARDNER/REUTERS
Actualizado: jueves, 17 febrero 2011 14:56

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Lenny Kravitz musikari estatubatuarrak udan disko berria kaleratuko duela iragarri du. Roadrunner Records diskoetxearekin ateratzen duen lehenengoa izango da, eta kanta berriekin hiru urtetan argitaratzen duen lehena ere. Izenburua "Back and White America" izango da, eta Parisen eta Bahametan grabaturiko 12 abesti bilduko ditu.

Bere ibilbideko "diskorik askotarikoena" da musikari eta abeslari estatubatuarrarentzat. Zentzu honetan, abesti berriak Kravitzen funk rock soinu klasikoen erakusle argia dira, bere ohiko riff-ekin, bere diskoetxeak jakinarazi duenez. "Black and White America" bere estudioko bederatzigarren diskoa da.

Gainera, 2010eko urrian, Kravitzek akordio bat sinatu zuen Turner Broadcasting eta NBArekin, eta lankidetza honen lehenengo emaitza "Come on get it" abestiaren bideoa izango da, asteburu honetan ospatuko den All Star Game-n sintonia izango dena. Single hau otsailaren 22an jarriko da salgai denda digitaletan.