Les Slovaks taldeak "Journey Home" dantza ikuskizuna aurkeztuko du bihar Bilboko Euskaldunan

Les Slovaks taldeko dantzari bat
LA FUNDICION
Actualizado: viernes, 25 febrero 2011 11:05

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eslovakiako eta Belgikako artistek osaturiko Les Slovaks dantza konpainiak "Journey Home" ikuskizuna taularatuko du bihar Bilboko Euskalduna Jauregian, 20:00etatik aurrera, La Fundicion aretoan Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen "Dantzaldia" egitarauaren baitan.

Antolakuntzako iturriek adierazi dutenez, "Journey Home" izeneko piezan, Les Slovaks taldeak narratzaile bat, pertsonaiak, tradizioa eta antzerki-elementuak erabiltzen ditu egitura narratibo bat eraikitzeko. Ikuskizuna osagai eta istorio txikiz osatua dago, eta haietariko bakoitzak bere hasiera, bere garapena eta bere amaiera dauka eta, gainera, estilo eta atmosfera diferenteak dituzte.

"Journey Home" interprete bakoitzaren inguruan sortzen da (bost dantzari eta musikari bat dira) beren filmeko pertsonaiak balira bezala. Egitura mota horretarako inspirazioa eslovakiar tradizioan oinarritzen da, han dantza-gaualdi bat eskualde bakoitzeko hainbat dantzarekin osaturiko puzzlea izaten delako.

Dantza tradizional berria delakoaren barruan, Les Slovaks taldekoek beren estilo propioa garatu dute, taldeak konpartitzen dituen historia eta erreferenteekin jokatuz.