Liburutekia jardunaldiak ospatuko dira Bilbon asteartetik ostegunera bitartean

Jardunaldien kartela
BIZKAIMEDIA
Actualizado: lunes, 9 noviembre 2015 15:39

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Liburutekia: Literatura eta Teknologia Berriak jardunaldien laugarren edizioak kulturaren munduko teknologia berriak erabiltzeko gako batzuk ezagutaraziko ditu Bilboko Rekalde aretoan asteartetik ostegunera bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

   Hiru arratsaldetan zehar, 18:00etatik 20:30era, elkarte, blog eta liburutegi batzuetako ordezkariek eztabaidagai izango dituzte formatu berriak, Internetek narrazio diskurtsoari ekarri dizkion aldaketak eta irakurtzeko sistema berriak.

   Modu honetan, astearte honetan, azaroaren 10ean, Fernando Tarancón, María Eugenia Salaverri eta Dani Maizek sare sozialen erabilera elkarteen zerbitzura aztertuko dute.

   Asteazkenean, azaroaren 11ean, Patricia Millán eta Danele Sarriugartek preskriptore digitalei buruz hitz egingo dute; gero, Mikel Agirregabiria eta Julio Usandizagak hitza hartuko dute publikoari azaltzeko zer ikuspegi duten blogekin lotutako ekimen berriei buruz.

   Jardunaldien azken egunean, ostegunean, azaroaren 12an, "liburutegiak digitalaren eta analogoaren artean" gaia landuko dute Catuxa Seoane, Fernando Juárez eta Ibon Idoiagak.

   Literaturari buruz gogoeta egin eta hitz egiteko gunea izan nahi du Liburutekiak, eta, hori dela eta, profesionalei zein interesa duten guztiei egongo da zabalik. Hitzaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, aldi bereko itzulpen zerbitzu baten bidez, eta streaming bidez emango dira. Sarrera librea izango da da, leku guztiak bete arte.