Literatura forentsea izango da hizpide abenduaren 13an Bilbon, Eztabaidak Literatuarekin saioan

Publicado: miércoles, 7 diciembre 2016 18:24

BILBO, 7 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak antolatzen duen Eztabaidak Literaturarekin" ekimenak Paco Etxeberria antropologo forentse eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea eta J. M. Mulet idazle eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea elkartuko ditu abenduaren 13an, literatura forentseari buruz hitz egiteko.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, ohikoa denez, topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Ezin izango da aretora sartu ekitaldia hasi ondoren. Moderatzailea Dani Alvarez kazetaria izango da.

Paco Etxeberria (Beasain, 1957) Medikuntzan doktorea da EHUn eta Medikuntza Legalean eta Forentsean espezialista, Madrilgo Unibertsitate Complutensean Antropologian eta Biologian espezialista izateaz gain. EHUko Medikuntza Fakultateko Medikuntza Legal eta Forentseko irakasle titularra da, eta 1983tik ari da bertan. Aranzadi Zientzia Elkartearen barruan, Espainiako Gerra Zibileko desagertuen eta hilobi komunen azterketarako eratu den lantaldea zuzentzen du. Talde hori Oroimen Historikoaren aldeko zenbait elkarterekin aritu da lanean, eta Estatu osoan egin diren ehun hilobi baino gehiago atera dituzte.

J. M. Mulet (Denia, Alacant, 1973) Kimikan lizentziatua eta Biokimika eta Biologia Molekularreko doktorea da Valentziako Unibertsitatean, eta irakaslea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Bertan, Bioteknologia Kriminal eta Forentsea izeneko aukerazko ikasgaia ematen du, euren ibilbide profesionala zientzia forentsera edo polizia zientifikora bideratu nahi duten ikasleei irtenbidea errazteko.