Loiuko Aireportuak hegaldi zuzenak eskainiko ditu udan Errepublika Baltikoetara

Actualizado: lunes, 30 mayo 2011 20:20

BILBO, 30 May. (EUROPA PRESS) -

Loiuko Aireportuak Vilniusera (Lituania) hegaldi zuzen bat eta Tallinetik (Estonia) itzultzeko beste bat eskainiko ditu asteazkenero, uztailaren 27tik abuztuaren 31ra bitartean, Bilbao Air konpainiak jakinarazi duenez.

Horrela, aireportu bizkaitarrak lehen aldiz izango du lotura zuzena Errepublika Baltikoekin, Lituania, Letonia eta Estoniako hiriburuetara bisita eskaintzen duen Panavision bidaia-antolatzailearen oporretako zirkuituaren bitartez.

Jon Gangoiti Bilbao Air-eko zuzendari nagusiak nabarmendu du "beste urrats bat" dela aireportu bizkaitarra nazioartekoago bihurtzeko prozesuan. "Bilbo inguruko herritarrentzat oporretako norako berri eta erakargarri bat zabaltzen da", gaineratu du.