Loli Garciak CCOO Euskadiko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du asteartean

Actualizado: lunes, 15 mayo 2017 17:09

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Loli Garcia CCOO Euskadiko Enplegu eta Formakuntzako idazkariak sindikatuaren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du astearte honetan, maiatzaren 16an, Unai Sordok kargua berritzeari uko egin ondoren, sindikatuaren iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

Horrela, Garciak agerraldia eskainiko du asteartean Bilbon, Unai Sordo sindikatuaren egungo idazkari nagusiarekin eta federazio guztietako arduradunekin batera, CCOO Euskadiren buru izateko hautagaitza aurkezteko.

CCOO Euskadik ekainaren 1ean eta 2an egingo du XI. Biltzarra, Gasteizko Europa jauregian, "Aurrerantz" goiburupean, eta Loli Garcia sindikatuaren emakumezko lehen idazkari nagusi izenda dezakete bertan. Biltarra egiten den eguna heldu arte aurkez daitezke idazkari nagusi izateko hautagaitzak.